Proiektu Komunitarioak
Generoa
Hemen aurkituko dituzun hezkuntza-materialek zeharkako genero-ikuspegi batetik heltzen diote behartutako desplazamenduari, Mozambikeko emakumeen eta nesken benetako istorioak oinarri hartuta.
Pertsona errefuxiatuen eskubideak lantzeak inguratzen gaituen mundua hobeto ulertzen eta herritartasunerako konpetentzia garatzen laguntzen die ikasleei. Horrela, gizartean duten eginkizunaren eta ingurunea aldatzeko duten gaitasunaren kontzientzia hartzen dute.
Baliabide hauei esker, zera lortu dezakezu: Proiektu Komunitarioa irakasgaia errefuxiatuen errealitatea ezagutzeko gune bihurtzea, baita behartutako desplazamenduaren kausei eta ondorioei buruz hausnartzeko, eta azkenik, baita haien giza eskubideen alde egiteko ere.

ZURE IRITZIA GARRANTZITSUA DA
Zure ustez, tresna didaktiko hauek erabilgarriak eta berritzaileak al dira ikasgelan desplazamendu behartuari buruzko proiektu komunitarioak bultzatzeko? Zure balorazioa ezagutzea gustatuko litzaiguke.
Idatzi helbide honetara: procom@eacnur.org.