Proiektu Komunitarioak
Globala - Lokala
Hemen aurkituko dituzun hezkuntza-materialek erronka globalak tokiko errealitatearekin lotzen dituzte, migrazioa, aniztasuna edo inklusioa moduko gaiak landuz.
Pertsona errefuxiatuen eskubideen inguruko lanketa honek inguratzen gaituen mundua hobeto ulertzen eta herritartasunerako konpetentzia garatzen laguntzen die ikasleei. Horrela, gizartean duten eginkizunaren eta ingurua aldatzeko duten gaitasunaren kontzientzia hartzen dute.
Baliabide hauei esker, zera lortu dezakezu: Proiektu Komunitarioa irakasgaia errefuxiatuen errealitatea ezagutzeko gune bihurtzea, baita behartutako desplazamenduaren kausei eta ondorioei buruz hausnartzeko, eta azkenik, baita haien giza eskubideen alde egiteko ere.

ZURE IRITZIA GARRANTZITSUA DA
Zure ustez, tresna didaktiko hauek erabilgarriak eta berritzaileak al dira ikasgelan desplazamendu behartuari buruzko proiektu komunitarioak bultzatzeko? Zure balorazioa ezagutzea gustatuko litzaiguke.
Idatzi helbide honetara: procom@eacnur.org.