Proiektu Komunitarioak

Herritartasun bidezkoagoa eta solidarioagoa eraikitzen lagundu nahi duzu? Hezkuntzaren botere eraldatzailean sinesten baduzu, espazio hau zuretzat da.

Hemen ikasgelarako baliabideak aurkituko dituzu, Proiektu Komunitarioa irakasgaia gauzatzen lagunduko dizutenak. Material hau erabiliz espazio bat sortu ahal izango duzu zure ikasleekin, behartutako desplazamenduaren kausei eta ondorioei buruz hausnartzeko eta errefuxiatuen eskubideen alde jarduteko. Eta hori guztia metodologia berezi baten bidez: zerbitzu-ikaskuntza izeneko metodologiaz baliatuz.

Aukeratu gaietako bat eta abia gaitezen!

Material hauek helburu honetara bideratuta daude: gazteek gizarte bidezkoagoak eta solidarioagoak eraikitzeko hausnarketa eta parte-hartzea sustatzera, erronka globalak tokiko errealitatearekin lotuz eta migrazioa, aniztasuna edo inklusioa moduko gaiak landuz.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren logotipoa

Material hauek aukera emango dute desplazamendu behartua zer den ulertzeko eta horri buruz hausnartzeko, zeharkako genero-begirada batetik, nahitaez desplazatutako emakume eta nesken hainbat errealitate eta istorioren bidez, arreta berezia jarrita Mozambikeko testuinguruan.

Bizkaiko Foru Aldundiaren logotipoa